2026ko irailaren 2an eta 3an, Tallinn-ek FOOD FOREST proiektuaren bazkideentzat topagune bihurtu zen. Topaketak Estonia, Italia, Portugal eta Espainiako erakunde bazkideak bildu zituen, ideiak partekatzeko, proiektuaren aurrerapenak aztertzeko eta proiektuaren azken faseko urratsak elkarrekin lantzeko. Proiektua 2027ko otsailean amaituko da. Aurreko topaketen ondoren, bilera honek lankidetza sendotzen jarraitzeko aukera eman zuen, Elikagaien Basoetarako negozio-eredu bideragarriak garatzeko eta hiri-inguruneetan integratzeko lanean, elikagaiak ekoizteko eta ingurumena lehengoratzeko irtenbide jasangarri gisa.

Bi egunetan zehar, erakunde bazkideek Elikagaien Basoen garapenarekin eta ezarpenarekin lotutako funtsezko hainbat alderdi landu zituzten. Lan-saioetan, komunitateko elikagaien basoen aurrerapenak, inpaktu sozialaren eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa, etorkizuneko finantzaketa-aukerak eta negozio-ereduen zein gobernantza-esparruen garapena izan zituzten hizpide. Komunikazioaren, hedapenaren eta proiektuaren koordinazioaren inguruko ikaskuntzak ere partekatu zituzten, proiektuaren azken faserako lehentasunezko ekintzak zehazteko.

Topaketak lan-saioak eta tokiko ekimenetara egindako bisitak uztartu zituen. Lehen jardunaldian, parte-hartzaileek Tallinneko Elikagaien Basoa eta hainbat baratze komunitario bisitatu zituzten. Horrela, hiri-nekazaritzako eta ingurumen-hezkuntzako ekimenak bertatik bertara ezagutzeko eta elikagaien ekoizpenari lotutako espazio komunitarioen kudeaketari eta garapenari buruzko esperientziak trukatzeko aukera izan zuten.

Bigarren jardunaldian, Elikagaien Basoen negozio-ereduetan, politika publikoen babes-neurrietan eta espazio horietarako gobernantza-eredu desberdinetan sakondu zuten. Horrez gain, komunikazioaren eta hedapenaren arloko aurrerapenak berrikusi zituzten, genero-berdintasunari buruzko autoebaluazio-ariketaren emaitzak aztertu zituzten eta proiektua amaitzeko hurrengo urratsak zehaztu zituzten.

Saio ofizialen osagarri, talde estoniarrak ekintza praktiko bat antolatu zuen Tallinneko Elikagaien Basoan. Bertan, parte-hartzaileek lurra prestatzeko eta landatzeko lanetan lagundu zuten. Esperientzia praktiko horri esker, topaketan partekatutako ideietako batzuk praktikara eramateko eta erakunde bazkideen arteko lankidetza sendotzeko aukera izan zuten.

Bazkideak honako hauek izan ziren: Eurac Research (Italia); Coimbrako Unibertsitatea (Portugal); Institute of Baltic Studies (IBS), Estonian University of Life Sciences (EMU) eta Tallinngo Udala (Estonia); eta Espainian, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), RB3 Innovación Urbana Integrada, TRAINN, El Gatoverde Producciones, Artxaoako Udala eta Artaxoako Nekazaritza Kooperatiba.

FOOD FOREST proiektuak amaierara arteko bidea egiten jarraituko du; amaiera 2027ko otsailerako aurreikusita dago. Hurrengo hitzordua laugarren eta azken General Assembly-a izango da, Artaxonan (Espainia), 2027ko urtarrilaren 20an eta 21ean. Bertan, erakunde bazkideek lortutako emaitzak partekatu, ikasitakoa elkarrekin aztertu eta proiektuan zehar egindako lankidetza-lanaren emaitzak bildu ahal izango dituzte.

Utzi erantzuna