PROIEKTUA

Hiri-eremuarekin lotutako osasunerako arriskua ebaluatzeko analisi-metodoa.

Hiri-testuinguruan osasuna sustatzea eta babestea helburu, ikuspegi sektore-anitz eta sistemiko batetik, herritarrak ez ezik ezarpen-politikak ere kontuan hartuz, hautemandako beharrizan horiei modu egokian erantzuteko.

Data: Iraila 2021 – Iraila 2022

HELBURUA

Proposamen honen helburu nagusia hiri-eremuarekin lotutako osasunerako arriskua ebaluatzeko tresna bat garatzea da. Proiektuaren bidez, hiri-diseinua balioetsi nahi da pertsonen osasuna hobetzeko aukera estrategiko gisa, hiru ardatz nagusitan oinarrituta: hiri-bizitasuna, mugikortasun aktiboa eta ingurumen-kalitatea.

PROGRAMAREN IZENA

Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko Programaren 2023eko deialdia

FINANTZIAZIOA

80.089€

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA

Gipuzkoako Foru Aldundia

ERAKUNDE KOLABORATZAILEAK

GIAU+ S | ABIO | OPIK |RB3 Innovación Urbana Integrada | GISLAN Geographic Appications Kooperatiba Elkartea

Bisorea: https://caviar.gislan.tech/risau/index.html