Proiektua ikuspegi arkitektoniko eta urbanistiko diziplinartekoa da, kalitatezko kanpoko topaguneen diseinuan oinarritua (plazak, kaleak, parkeak, etab.), ingurune hurbilaren gozamen aktiboa erraztuko dutenak, harreman sozialak indartuz, jarduera fisikoa sustatuz eta teknologia digitalak integratuz. Gainera, Gipuzkoako lurraldeko elkarguneetako hiri-inguruneen ezaugarri diren gizarte-, arkitektura- eta hirigintza-alderdiak xehetasunez aztertzea proposatzen da.

Data: Azaroa 2022 – Urria 2024

Proiektuaren helburua da:

• Zahartze aktiboa, inklusiboa eta askotarikoa sustatzea, kanpoko espazio publiko irisgarri eta lagunkoien bidez, elkarreragin soziala erraztuz eta pertsona guztien jarduera fisikoa bultzatuz.

• Nahi ez diren bakardadeen pertzepzioak prebenitzea eta arintzea, kanpoko espazioak diseinatuz, emozioen osasuna hobetzeko eta adinekoen gizarteratzea sustatzeko.

• Autonomia funtzionala handitzea eta segurtasunaren pertzepzioa hobetzea (batez ere emakumeen aldetik), adineko guztiek hiri-ingurunea eta/edo landa-ingurunea erraz eta kalitatez igaro eta gozatzeko.

• Bizimodu independentea babestea eta eten digitalaren murrizketa, hiri-ingurune digital adimendunak diseinatuz.

• Hirigintza-plangintzan parte hartzen duten profesionalei eta erakundeei zuzendutako diseinu-gida bat sortzea, pertsonek zeharkatzen duten espazio fisikoaren eraldaketa sustatzeko.

• Hainbat proiektu pilotu garatzea, garatutako diseinu-gida aplikatuta, proposatutako eredua ebaluatzeko, hobetzeko eta baliozkotzeko.

• Proiektu pilotuak benetan gauzatzen parte hartzen duten/interesa duten erakundeei laguntzeko ibilbide-orria zehaztea.

• Gipuzkoan proposatutako eredua sustatzea Euskadin, Espainian eta Europan.

Zahartze aktibo, osasungarri eta zentzudunaren eta esanahidunaren erronkak (ADINBERRI) eta adinekoentzako arreta eta zaintza hobetzea sustatzea. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentua

259.600,30€

ADINBERRI eta Gipuzkoako Foru Aldundia

Beasaingo Udala | Donostiako Udala | Arrasateko Udala