CAVIAR ikerketa-taldea Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arkitektura Saileko irakasle eta ikertzaileek osatzen dute. Taldea 2006an sortu zen, “Eraikuntza Jasangarria eta Eraginkortasun Energetikoa” master berria oinarri hartuta. Master hau, “Cristina Enea” Ingurumen Baliabideen Zentroarekin (Donostiako Udala) lankidetzan, ematen hasi zen. 2015ean, Eusko Jaurlaritzak taldea lehen aldiz aitortu zuen Euskal Ikerketa Sisteman Talde Integratua bezala.
Ikerketa-taldeak, Arkitekturaren esparrutik, EBko lehentasunezko eta bereizgarria den arlo bat lantzen du, European Construction Technology Platform (ECTP): Quality of Life delakoa. Arlo honek bereziki azpimarratzen du sormen- eta eraikuntza-prozesuan parte hartzen duten eragileen gizarte-erantzukizuna eta erabiltzaileekin elkarrizketa interaktiboa antolatzeko beharra, giza pertzepzioa garapen- eta ikerketa-jardueretan lehen planora itzularaz dadin. Horregatik, taldearen ikerketa-eremuak pertsonen, ingurumenaren eta kudeaketa eraginkorraren inguruan lotuta daude. Barne-antolaketa errazteko, taldearen ikerketa-proiektuak hainbat ikerketa-ildotan biltzen dira; gaur egun, honako hauek dira:
L1: Bizi-kalitatea, osasuna eta ongizatea, konforta, pertsona-ingurune eraikiaren elkarreragina, birnaturalizazioa
L2: Iraunkortasuna, neutraltasun klimatikoa, eraginkortasun energetikoa, ekonomia zirkularra, bizi-zikloa, industrializazioa
L3: Hiri-berroneratzea eta hiri-trantsizioak: mugikortasuna eta gaitasunak handitzeko teknologiak, hiri-elektrizitate berriztagarria
Hiri-lurraldeko eraikuntza-prozesuek eta kudeaketa- eta esku-hartze-modalitateek, gure ikerketen helburu material direnek, eragin nabarmena dute ingurumenean, baliabide naturalen aurrezpenean, ekosistemen babesean, hirian eta biztanle guztien bizi-kalitatean. Iraunkortasunaren kontzeptua pertsonen beharretara egokitu behar da, haien bizi-kalitatea etengabe hobetzeko.

























