Arkitektoa. Doktoregaia
Formakuntza akademikoa
Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko arkitektoa (EHU, 2021) eta Zurezko Egiturak, Eraikuntza eta Diseinuko Masterra (EHU, 2021). Gaur egun doktorego ikasketak egiten ari da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Energia Ingeniaritza eta Arkitektura sailetako EESIA programan.
Ikerketa-esperientzia
Doktoratu aurreko ikertzailea «Bizi-Kalitatea Arkitekturan» CAVIAR ikerketa-taldean (EHU).
Bere ikerketa-jarduera bizitegi-, hezkuntza- eta bulego-eraikinetako barne-ingurunearen kalitatean (IEQ) oinarritzen da, arreta berezia jarriz erosotasun termikoan, argiztapen naturalean, barneko airearen kalitatean (IAQ), aireztapen-sistemetan, energia-eraginkortasunean eta arkitektura- eta instalazio-soluzio batzuen kostu-onura erlazioari buruzko begirada kritikoan.
SMA (i) RT (Eraikal 2023-25), DOMAIR (AEI – MINTUR, 2023-26) eta EHUko Jasangarritasun Zuzendaritzaren CBL programaren 5 ediziotan parte hartu du. Guztira 30 argitalpen ditu, horietatik 10 baino gehiago nazioarteko aldizkari zientifikoetan. Énergies Légères del Pavillon de l ‘Arsenal (Donostia, 2025) erakusketaren bertsio ibiltaria komisariatu du, Mugak/, Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Biurtekoaren V. edizioaren barruan.
Esperientzia profesionala
Bere esperientzia profesionala ikerketa aplikatuaren, irakaskuntzaren eta praktika arkitektonikoaren arteko elkargunean kokatzen da, bereziki eraikinen birgaitzearen eta ingurumen-portaeraren hobekuntzaren esparruan. 2018tik arkitektura eta eraikuntzarekin lotutako ikerketa-proiektuetan bekadun gisa lan egin du, eta CAVIAR taldean ikertzaile kontratatu gisa jardun du. Diogo Aguiar Studion (Porto, 2021-22) eta bere kontura egin du lan EHAEOn kolegiatutako arkitekto gisa 2021az geroztik.

