PROIEKTUA
Etxelagun I jatorrizko proiektuaren (Etxelagun) espirituari eusten dio, adineko pertsonen etxeko bizi-kalitatea hobetzera bideratua, baina ikuspegi zehatzagoarekin: Beasaingo lehen ETXELAGUN etxebizitzaren diseinua eta eraikuntza. Etxebizitza hau bizi-iraupeneko etxebizitza gisa ulertzen da, bakardade-arriskua saihestu eta arinduko duena, autonomia sustatuz eta etxeko barruko espazioaren gozamena aktiboa bultzatuz.
Ikerketa diziplina anitzeko eta erakunde arteko ikuspegiarekin garatzen da, arkitekturari, gerontologiari, teknologiari eta ingurune digitalen diseinuari buruzko ezagutzak konbinatuz, soluzio arkitektoniko, teknologiko eta sozialak bilduko dituen etxebizitza-eredu erreplikagarri bat sortzeko helburuarekin. ETXELAGUN etxebizitza bizitza osoko proiektu bat suspertzen duen espazio gisa ulertzen da,teknologia digitalak txertatzen dituena komunikazioa, harreman soziala eta parte-hartze aktiboa bultzatuz, eta nagusien inklusio eta ongizatearentzako soluzio berritzaileak praktikan baliozkotzea ahalbidetzen duena.
Data: Urtarrila 2025 – Abendua 2025
HELBURUA
Proiektuaren helburu nagusia lehenengo ETXELAGUN etxebizitza diseinatzea da, bizitza-luzerarako etxebizitza, bertan bizi den pertsonaren bakardade-arriskua prebenitu eta arinduko duena. Bizitza osoko proiektu bat sustatu eta bultzatuko duen etxebizitza, etxeko barne-espazioaren gozamen aktiboa eta autonomia indartuz eta horretarako teknologia digitalak integratuz.
PROGRAMAREN IZENA
ADINBERRI – Hariak (2024). Tokiko ekosistemen sustapena, nahi ez den bakardadea prebenitzeko eta kudeatzeko
FINANTZIAZIOA
71.802,60€
ERAKUNDE FINANTZATZAILEAK
Gipuzkoako Foru Aldundiko Zaintza eta Gizarte Politiketako Departamentua
ERAKUNDE KOLABORATZAILEAK
Beasaingo Udala

