Hiri-dinamikak aztertzeko metodoa, Big (Geo) Data erabiliz, hiria berroneratzeko eta eraldatzeko.

Garatutako metodologia-proposamenak aukera ematen du hiri-dinamiken bistaratze sekuentziala egiteko eta hiri-eremuan dauden mugimendu-ereduak definitzeko. Datuei eta irudiei esker, diagnostiko espezifikoak egin daitezke, testuinguru bakoitzeko esku-hartzeak behar bezala diseinatzeko, eta inguruko hiri-baldintzak eraldatzeko eta hobetzeko estrategiak eta hiri-politikak definitzeko oinarri izan daitezkeenak.

Data: Iraila 2022 – Iraila 2023

Helburu nagusia metodo sistematiko eta esportagarri bat sortzea da, hiriko pertsonen dinamikak datu-iturri geolokalizatuen bidez aztertzeko, eta espazio-denbora hurbilketa bat egiteko hiriko pertsonek duten erabilera errealera egokituz.

Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareari laguntzeko programa – I+G proiektuak fabrikazio aurreratuaren, energiaren eta biozientzien/osasunaren arloetan

80.509€

Gipuzkoako Foru Aldundia

GIAU+ S | ABIO | OPIK | Themis ikerketa-taldea | Alicanteko Unibertsitatea