Web orrialdea: DUT call
PROIEKTUA
PERSIST berrikuntzara bideratutako ikuspegia hartzen duen proiektua da, energia-sistemaren deskarbonizazioaren erronkei aurre egiteko eta Europa osoan PEDak sustatzeko.
PERSITek Living Labs baliatzen ditu, Europako portaera- eta erregulazio-testuinguru desberdinak irudikatzen dituztenak. PEDen garapen handiagoa duten herrialdeen esperientziak garapen txikiagoa duten herrialdeekin lotuz, PEDen garapenerako estrategia espezifikoak identifikatu nahi dira, JPI Urban Europek aurkeztutako arrakasta-faktoreekin bat datozenak. Faktore horien artean daude, besteak beste, alderdi interesdunen parte-hartzea, teknologia integratua, finantzaketa eta negozio-ereduak, herritarren konpromisoa eta laguntza, proiektu pilotuen bideragarritasuna, lankidetza eta laguntza nazionala, eskualdekoa eta tokikoa, laguntza politikoa, urbanizazio-estrategia integratuak, energia berriztagarrien tokiko baliabideak eta elkarte publiko-pribatuak.
Data: Abendua 2023 – Abendua 2026
HELBURUA
Proiektuaren helburua da hobeto ulertzea faktore sozioekonomikoek, soziokulturalek eta soziopolitikoek nola ematen dieten forma PEDei (Energia Positiboko Barrutiak), eta alderdi teknologikoekin, arauemaileekin eta hainbat testuinguru geografiko, kultural eta ekonomikotan egindako inbertsioekin duten lotura aztertzea. Horretarako, hiri-eremuetan PEDa sortzeko estrategia globala aurkeztu du, eta nabarmendu du oso garrantzitsua dela soluzio berritzaileak integratzea, hala nola, energia-teknologia malguak eta energia biltegiratzeko sistemak, eraginkortasun energetiko handiena eta karbono-emisioen murrizketa lortzeko.
KOLABORATZAILEAK
HSLU-IET | HSLU-SRL | HSLU-LLL | SmartCity Alliance (SCA) | Riga Technical University (RTU) | Sadales t?kls (ST) | Østfold University College (HIOF) | Technical University of ClujNapoca (UTCN) | University of the Basque Country (UPV/EHU) | Universidade de Coimbra (UC) | Stadt Winterthur | Switzerland Innovation Park Central | Verdal Municipality (VKN) | Alba Lulia Living Lab | Pamplona Living Lab (Rochapea) | Coopérnico
