Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza eta Hiri Agendako Zuzendaritzak sustatutako CI+IRU proiektuaren esparruan, martxan jarritako lehen ekimenetako bat Hiri-Berroneratzearen arloan Nazioarteko Ikerketa eta Berrikuntza Sarea dinamizatzea izan da. 

Hala, 2021az geroztik, Nazioarteko CI+IRU Mintegia antolatu da, hiri-berroneratzearen arloko bikaintasun-eragileen urteroko topagune gisa. 

Gaur egun, nazioarteko CI+IRU ikerketa-sarea EAEko, estatuko eta Europako 30 eragilek baino gehiagok osatzen dute; besteak beste, arlo akademikoko, administrazio publikoko eta enpresa-sektoreko erakundeek. 

Nazioarteko CI+IRU Mintegia funtsezkoa eta aberasgarrian den jarduera bilakatu da, parte hartzen duten eragileen lanari eta esperientziari esker, hiria berroneratzeko lankidetza ikerketa-sarea sendotzen joateko.  

2024an, 4. Nazioarteko CI+IRU Mintegia urriaren 23an eta 24an ospatu zen Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan.