Bizi-zikloaren ikuspegia duen metodologia bat garatzea, egungo parkearen birgaitze energetikoko jarduketak ebaluatzeko, EKT berriaren eskakizunak kontuan hartuta.

Lehenik eta behin, ikerketa testuinguruan kokatuko da, Alokabidek kudeatutako eraikuntza-parkearen diagnostikoa eginez. Ondoren, metodologia garatuko da proiektuaren beharrak kontuan hartuta. Azkenik, metodologia azterketa-kasuetan aplikatuz baliozkotuko da. Prozesuan zehar ezinbestekoa izango da STECHomeren lankidetza, monitorizaziora eta digitalizaziora bideratutako soluzio eta zerbitzuen garapenean esperientzia baitu.

Data: Azaroa 2020 – Iraila 2022

Lankidetza-erakundeentzako tresna bat sortzea, birgaitze-estrategiak lehenetsi eta planifikatzeko, etxebizitza horien erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzeko, eta eraikin horien energia-eraginkortasuna eta ingurumen-inpaktua hobetzeko.

50.000€

Hezkuntza Saila – Eusko Jaurlaritza

Erakundeak: Alokabide
Talde espezializatuak: StecHome