PROIEKTUA

LoTu_Cotidianeidad local y turismo. Ezaugarri espazialen eta hiri-dinamiken arteko korrelazioak ebaluatzeko metodoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako proiektua da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Gipuzkoako Sareari Laguntzeko 2023 Programaren deialdiaren bidez. Helburua hiriko parametro fisikoak izaera sozialeko Big Data geoerreferentziatuarekin lotuko dituen metodo bat garatzea da. Horrela, tokiko biztanleen eta turisten dinamikak bereizita ikusi eta aztertu ahal izango dira.

Metodoa udal eskalako analisiak egiteko diseinatuta dago, eta errepikagarria izango da beste testuinguru batzuetan. Kasu honetan, azterketa Donostian egingo da.

Data: Iraila 2023 – Urria 2024

HELBURUA

Proposamen honen helburu nagusia pertsonen hiri-dinamiken eta hiriaren ezaugarri fisiko eta funtzionalen arteko harremana ulertzea da, arreta berezia jarriz espazioaren erabileran tokiko biztanleen eguneroko bizitzan eta presentzia eta jarduera turistikoaren arteko gatazkan.

PROGRAMAREN IZENA

Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko Programaren 2023ko deialdia

FINANTZIAZIOA

91.782€

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA

Gipuzkoako Foru Aldundia

ERAKUNDE KOLABORATZAILEAK

Kolaboratzaileak: Ana Sanz Fernández (GIAU+S), Esther Higueras García (ABIO), Unai Martin (OPIK), Amaia Bacigalupe (OPIK), Oihana Aristondo (Themis Research Group), Eneritz Onaindia (Themis Research Group). Gislan Geographic Applications Kooperatiba Elkartea.

Eskerrak: Donostiako Udala – Donostia Data | Hiriko Datuen Behatokia