Web orrialdea: BIRTUOSS
Basque Integrated Renovation Model (Opengela): Enabling a Fair, Clean Energy Transition through a Unique Network of One-Stop-Shops
PROIEKTUA
Opengela Euskadin hirien berroneratzea zabaltzea ardatz duen programa da. Horretarako, auzo-bulegoen sare bat sortu du, lehiatila bakarrean aritzen direnak auzokideak artatzeko. Udalen eta auzotarren lankidetza aktiboarekin, hirietan bizi-kalitatea hobetzea du helburu, auzoen berroneratzea bultzatuz.
Opengela ereduak Europako Batzordearen babesa izan du hasieratik. Batetik, 2019 eta 2023 artean, HIROSS4all proiektua finantziatu zuen Horizon 2020 programaren bidez. Gaur egun, LIFE programaren baitan, 2026ra bitartean garatuko den BIRTUOSS proiektua sustatzen ari da.
HELBURUA
Proiektuaren helburu nagusia Opengelako hiri-berroneratze eredu integratua hobetzea eta zabaltzea da, etxebizitza-jabeen talde zabalago batera bideratuz. Horretarako, tokiko eragileekin lankidetzak ezarri, eredu jasangarria diseinatu eta euskal lurralde osora hedatuko den zerbitzua zabaldu behar da.
Proiektuaren bidez, auzoetan esku hartu nahi da, HIROSS4all proiektuarekin lortutako esperientzian oinarrituta, familia anitzeko eraikinak zaharberritu eta energia-errendimenduaren hobekuntza lortzeko. Horrez gain, ingurumen, gizarte eta ekonomia-neurriak integratuz, hiri-inguruneko baldintzak hobetuko dira eta ereduak euskal udalerri eta auzo guztietara zabalduko da.
Data: Iraila 2023 – Abuztua 2026
DEIALDIA
LIFE-2022-CET-HOMERENO Integrated Home Renovation Services
ERAKUNDE KOLABORATZAILEAK
Koordinazioa: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila, Eusko Jaurlaritza
Estatu eta Europa mailako erakunde bazkideak: Euskal Energia Erakundea (EVE) | Build Inn (Eraikune-Eraikuntzako Clusterra) | Bilboko Etxebizitza Publikoak | GNE Finance | uskal Herriko Ezagutza eta Teknologia Industrien Elkartea (GAIA)| EDE Fundazioa | Cíclica Arkitektura | Aclima | Gabineteseis | Fedarene | Green Building Council Espainia (GBCE) | Zabala Innovation

