Hiria Berroneratzeko Ikerketa eta Berrikuntza Zentroari lotutako Jarduera-Plana
PROIEKTUA
CI+IRU Euskadiko hiri jasangarrien esparruan proiektu traktore bateratzaileak sustatzeko eta ezagutza zabaltzeko zein transferitzeko ekimenak bultzatzeko tresna gisa ulertzen da. Helburua da lurraldea hiria-berroneratzearen berrikuntzaren arloan erreferente gisa kokatzea, ez bakarrik maila teorikoan eta zientifikoan, baita aplikazio praktikoan ere.
CI+IRUren lan-esparrua hirien eta lurraldearen iraunkortasunaren arloan potentzial handiena duten lau ildo estrategikoren arabera definitzen da:
1 | Hiri-mugikortasuna eta energia berriztagarriak
2 | Birnaturalizazioa Eta azpiegitura berdea
3 | Arkitektura iraunkorra eta ekonomia zirkularra
4 | Gizarte berrikuntza eta gobernantza
1.fasea: Ekaina 2021 – Abendua 2022
2.fasea: Ekaina 2023 – Abendua 2024
HELBURUA
CI+IRUren helburua da hiri jasangarrietarako hiri-berroneratze ideiarik onenak errealitate bihurtzea, 2050erako Europako esparruaren barruan. Proiektuaren helburu nagusiak dira bikaintasun zientifikoa, lidergo teknologiko eta industriala eta berrikuntza irekiaren transferentzia bultzatzea, baita Hiri Agenda 2050 ezartzeko transferentzia-estrategiak garatzea ere.
ERAKUNDE FINANTZATZAILEA
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioa Saila – Eusko Jaurlaritza
ERAKUNDE KOLABORATZAILEAK
ABIO UPM | Ikerketa-taldea Arkitektura Bioklimatikoa ingurune jasangarri batean | GIAU+S UPM | Ikerketa-taldea Arkitekturan, Hirigintzan eta Jasangarritasunean | OPIK | Osasunaren Determinatzaile Sozialak eta Aldaketa Demografikoa ikerketa-taldea

