Otsailaren 12an eta 13an, Bolzano FOOD FOREST proiektuaren bazkideentzat topagune bihurtu zen, Elikagaien Basoetarako bideragarriak diren negozio-ereduen garapenean aurrerapenak sendotzeko eta Europako hiri-inguruneetan elikagaiak ekoizteko eta ingurumena berroneratzeko irtenbide iraunkor gisa onartzeko hurrengo urratsak prestatzeko helburuarekin. Artaxoan (Espainia) izan zen lehen topaketa, eta bilerak proiektuaren aurrerapenak berrikusi eta etorkizuneko ekintzak planifikatzeko aukera eman zuen.
Bi eguneko aurrerapenak eta planifikazioa
Bi egunetan, parte-hartzaileek proiektuaren aurrerapenak ebaluatu eta hurrengo hilabeteetan egin beharreko ekintzak zehaztu zituzten. Eztabaida, tailer eta lankidetza-saioen artean, hainbat ikuspegi aztertu eta esperientziak trukatu ziren, Artaxoako (Espainia) eta Tallinngo (Estonia) proiektu pilotuak erreferentziatzat hartuta. Bazkideek erronkak eta aukerak identifikatu zituzten, Elikagaien Basoen eredua indartzeko eta bideragarria dela ziurtatzeko, Europako hiri-inguruneetan erreplika daitekeen adibide gisa.
Lehen eguna amaitzean, parte-hartzaileek Talvera ibaiaren ertzetik ibilaldia egin zuten arratsaldean. Ekintza honek, Elikagaien Basoak hiri-inguruneetan nola integratu daitezkeen hausnartzeko eta taldeen arteko lankidetza indartzeko aukera eman zuen.






Bazkideak honako hauek izan ziren: Eurac Research (Italia); Coimbrako Unibertsitatea (Portugal); Institute of Baltic Studies (IBS), Estonian University of Life Sciences (EMU) eta Tallinngo Udala (Estonia); eta Espainian, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), RB3 Innovación Urbana Integrada, TRAINN, El Gatoverde Producciones, Artxaoako Udala eta Artaxoako Nekazaritza Kooperatiba.
Hurrengo bilera: Tallinn, Estonia
Proiektuak aurrera jarraitzen du, non proiektuaren hirugarren General Assembly-a 2026ko irailaren 2an eta 3an ospatuko da, Tallinn-en (Estonia). Bertan, bazkideek aurrerapenak, esperientziak eta estrategiak partekatzen jarraituko dute, praktika-komunitatea sendotuz eta Europako hiri-eremuetan eredu izango diren ekosistema erresilienteen diseinuan sakonduz.

