ENLIGHT Teaching and Learning Awards 2024 sarien laugarren edizioan, 2024ko urriaren 7tik 9ra Tartuko Unibertsitatean ospatua, Goi Mailako Hezkuntzaren berrikuntza eta sormena izan ziren gai nagusiak. Testuinguru horretan, Uppsala Unibertsitateko ‘Adapting to Climate Change: Ecosystem Services of Urban Green Zones 2024’ ikastaroak izendapen bat jaso zuen.

Ikastaro honetan, 2024ko maiatzaren 13tik 31ra bitartean izan zena, CAVIAR UPV/EHUko ikerketa taldeko kidea den Urtza Uriarte Otazuak, ENLIGHT Europako sei unibertsitatetako ikasle eta irakasleekin batera, hiriko berdeguneek eskaintzen dituzten ekosistema-zerbitzuak aztertu zituen, CBEren ikuspegiaren bidez teoria eta praktika uztartuz. Ikuspegi horren bidez,eremu hauek giza ongizaterako duten funtsezko zeregina eta klima-aldaketa arintzeko egiten duten ekarpena ikertu ziren. 

Klima-aldaketak kezkatzen bazaitu eta giza ongizatea hobetzen lagundu nahi baduzu, eman izena 2025eko maiatzaren 12tik 30era egingo den ikastaroaren hurrengo edizioan. Informazio gehiago hemen