Urriaren 31n, Claudia Pennese, CAVIAR UPV/EHUko ikerketa-taldeko kidea, Iruña 2030 Hiri Agendaren IV. Jardunaldietan parte hartu zuen, Munduko Hirien Egunean, eta Hiri Agendaren erronka nagusietako bat jorratu zen: trantsizio energetikoa.
Jardunaldi horretan, ehun pertsona baino gehiagok, oPEN Lab europar proiektuaren aurrerapenak eta Iruñean lortutako lehen emaitzak ezagutzeko aukera izan zuten. Aurkeztutako ekimenek auzoetan aldaketa nabarmenak eragiten ari dira, eta hiri-berrikuntzako prozesu bat bultzatzen dute, Iruña eraldatzeko helburuarekin.
Goizean zehar, auzoetan eragiten ari diren aldaketa berritzaileen inguruko hitzaldiak izan ziren. Horrez gain, erakunde publikoek trantsizio energetikoa bultzatzeko dituzten erronkak, oztopoak eta aukerak eztabaidatu ziren.
Arratsaldean, parte-hartzaileek Arrotxapea auzoa bisitatu zuten, bertatik bertara ezagutzeko zer ekimen ari diren martxan, besteak beste, San Pedro Taldearen etxebizitzak birgaitzea eta elkarlanean egindako mural kolaboratiboa.
Prozesu honetan parte hartu nahi baduzu, datozen hilabeteetan informazio gehiago partekatuko dugu gure sare sozialetan auzoan egingo diren hiru mural kolaboratibo berriei buruz. Animatu zaitez!