Doktore arkitektoa. Irakasle Elkartua
antonio.serra@ehu.eus
Formakuntza akademikoa
Arquitekturan doktorea Algheroko Arkitektura Fakultatean (Italia, 2011), A Decision Support Tool for Preliminary Design Oriented to Sustainability: A Relational Approach izeneko tesiarekin, Giovanni Macioccok zuzendua. Ingurumenaren eta Lurraldearen Ingeniaritzan lizentziatua, Cagliariko Unibertsitatean (Italia, 2004).
Irakaskuntza esperientzia
Irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) 2015etik. Gaur egun, irakasle elkartua da Bilboko Ingeniaritza Eskolan, non Instalazio eta Makina Termikoak irakasgaia ematen duen. Horrez gain, Ingurumen Diseinurako Tresnak irakasgaian irakatsi du, Energia Eraginkortasun eta Jasangarritasunaren Ikerketa Masterrean eta Eraikuntza Jasangarriaren eta Eraginkortasun Energetikoaren Berezko Tituluaren Masterrean, biak UPV/EHUkoak. Master Amaierako bederatzi Lan zuzendu ditu guztira.
2005 eta 2007 artean, Sassariko Unibertsitateko Arkitektura Departamentuko (Algheroko Arkitektura Fakultatea, Italia) lanaldi osoko irakaslea izan zen, eta eraikuntzarekin eta proiektuekin lotutako irakasgaiak eman zituen.
Ikerketa-esperientzia
2009an, sei hilabeteko ikerketa-egonaldia egin zuen Group Building Environmental Studies-en, Mattheos Santamourisek zuzenduta, Atenasko Unibertsitatean (Grezia). Ondoren, 2010 eta 2011 artean, hamabi hilabeteko egonaldia egin zuen CAVIAR ikerketa-taldean, Rufino Javier Hernández Minguillonek zuzenduta, UPV/EHUko Arkitektura Sailean.
Gaur egun, Ikertzaile Doktore Kontratatua da hurrengo proiektuan: ETXELAGUN: Nahi ez den bakardadea arintzeko eta prebenitzeko etxebizitzaren prototipoa. Aurretik, beste proiektu honetan parte hartu zuen: KALELAGUN: Kanpoko espazio publikoak eraldatzeko eredua, bakardadeak arintzeko eta adinekoen ongizatea eta autonomia handitzeko.
Esperientzia profesionala
Hainbat arkitektura-estudiotan lan egin du, eta, 2014tik, energia-eraginkortasunari eta jasangarritasunari buruzko South aholkularitzako kide da. Bertan, erreferentziazko proiektu arkitektonikoak garatzen ditu ingurumen-eskakizuneko estandar altuekin.
