Doktore Arkitektoa. Irakasle Elkartua
xabier.barrutieta@ehu.eus
Formakuntza akademikoa
Arkitektoa, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arkitekturako Goi Eskola Tekinikoko Amaierako Sariarekin saritua (2003). Nazioarteko egonaldi akademikoak egin ditu, besteak beste, Erasmus programan Stuttgart-eko Unibertsitatean (Alemanian) eta Lurralde Diseinuko masterrean Italiako Universitá della Svizzera unibertsitatean, Mendrision (Suitzan).
Doktorego-ikastaroak amaitu ondoren, 2006an Ikasketa Aurreratuen Diploma lortu zuen, klimari, jasangarritasunari eta eraikuntza industrializatuari buruzko ikerketa-tesina aurkeztuz, web-aplikazio batekin batera. Lan hau Arkitektoen Kutxako Arquia sarietan saritu zuten, Espainiako Arkitekto Oso Gazteen kategorian.
2025ean bere Doktorego Tesia defendatu zuen, “Energia positiboko eraikinak. Autosufizientzia energetikoa eta eguzki-integrazio fotovoltaikoa “, bikain cum laude kalifikazioa lortu zuena.
Ikerketa-esperientzia
Fatxada Aireztatu Aktiboak proiektu nazionalean kontratatutako ikertzailea izan da, eta CAVIAR ikerketa-taldeko kide da. Energia-kontsumo ia nuluko (NZEB) eraikinei lotutako hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du.
Bere proiektu-ikerketek sari ugari jaso dituzte, besteak beste, Europan 10 lehiaketako lehen saria Teruel Fusión proiektuagatik, Egurtek Basque Quality Sarietako saria egurraren erabileragatik eta Lamp Argiztapen Sarietan Soraluzeko Santa María la Real Elizaren eraberritze eta birgaitze integralagatik.
Hainbat artikulu argitaratu ditu Q1 aldizkari zientifikoetan, energetikoki eraginkorrak diren eraikinen eta energia-sorgailuen diseinu aurreratuari buruz. Bere ikerketa ekoteknologien eta diseinu arkitektonikoaren arteko elkarrizketa kontzientean oinarritzen da, hainbat eskalatatik jorratua.
Irakaskuntza esperientzia
EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Proiektuak III irakasgaian ohorezko irakasle izan da. Gaur egun, irakaskuntza hirueleduna ematen du Arkitekturako Graduan, Eraikuntza, Eraikuntza Industrializatua eta Berrikuntzaren Kudeaketa irakasgaietan.
Era berean, irakasle gisa parte hartu du Europako hainbat herrialdetan espezializatutako master eta ikastaroetan, eta Kuala Lumpur eta Singapurreko arkitektoen elkargoek gonbidatu dute jasangarritasunaren arloko txostengile gisa.
Esperientzia profesionala
15 urte baino gehiagoko ibilbide profesionalarekin, proiektuak eta kolaborazioak egin ditu arkitektura-bulego ugarirekin, bai eta erakunde publiko eta pribatuekin ere.
Gipuzkoako Foru Aldundian lan egin du lurralde antolamenduaren esparruan, Iruñeko AH Asociados elkarteko hirigintzako I+G arduraduna izan zen, eta Madrilgo Metropoli Fundazioan Hiri Diseinuko eta Paisaiako zuzendaria izan zen. Bertan, proiektu arrakastatsuetan lagundu zuen nazioarteko bulegoekin, hala nola Foster+Partners eta Arup-ekin. Donostian duen bulegotik, proiektu bereziak garatzen ditu arkitektura, hirigintza eta ekoteknologien alorretan. Bere lana Build Architecture Awards – Basque Country sarietan saritu dute, bertan Architect of the Year 2016 saria jaso zuen eta bere bulegoa Most Innovative Architecture Office 2018.

