Doktore Arkitektoa. Irakasle Titularra
o.irulegi@ehu.eus

Arkitekturan doktorea (2011, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)), Eraikuntza Jasangarria eta Eraginkortasun Energetikoa Masterra (2009, EHU). La Caixaren Gizarte Ekintzako bekaduna izan da Arkitektura Diseinuko Masterra egiteko (2007, Nafarroako Unibertsitatea). Arkitektoa (2004, EHU), 2000-2002an Stuttgarteko Unibertsitatean ikasi zuen (Alemania).

Unibertsitateko irakasle titularra. 2006tik, Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Saileko Eraikuntza Arkitektonikoen arloko irakasle da. 2010etik, “Ingurumen-tresnak” irakasgaia ematen du Industria, Garraio, Eraikuntza eta Hirigintzako Eraginkortasun Energetikoa eta Iraunkortasuna Ikertzeko Masterrean (EHU). Doktorego Tesi bat, Master Amaierako 9 Proiektu eta Karrera Amaierako 15 Proiektu zuzendu ditu. Irakasle gonbidatua izan da TU Delft (Holanda), Hochshule München (Alemania), Tecnológico de Monterrey (Mexiko), Faculdade de Arquitectura da UTL-Lisboa (Portugal).  Gainera,  “La Cooperación al Desarrollo como marco para la adquisición de competencias transversales en el Grado en Fundamentos de Arquitectura” izeneko Hezkuntza Berriztatzeko Proiektuan parte hartu du.

Bere Doktorego Tesiak, Nazioarteko Aipamena duenak, honako izenburu hau du: “Energy Efficiency of Ventilated Active Façades Applied to Office Buildings in Spain”. Kalifikazioa: Bikain Cum Laude. 2009an 6 hilabeteko egonaldi bat egin zuen “Group Building Environmental Studies”-en, Mattheos Santamourisen zuzendaritzapean. Atenasko Unibertsitatea (Grezia). Ikertzaile gisa parte hartu du fatxadako sistema industrializatuak garatzeko eta eraikinen bizi-kalitatea hobetzeko estrategia pasibo eta aktiboak aplikatzeko proiektuetan.

Ikerketa-seiurteko bat aitortuta dauka.

9 artikulu argitaratu ditu aldizkari indexatuetan (2 Q1ean) eta 5 liburu kapitulu (horietako 3 Springer argitaletxean). Gainera, “Energy Performance of Buildings – Energy Efficiency and Built Environment in Temperate Climates” (Springer argitaletxea) liburua eta “Arquitectura Ecoeficiente Tomo I y tomo II” (EHU argitalpen zerbitzua) liburuak argitaratu ditu.

Gainera, ahozko komunikazioarekin parte hartu du nazioko eta nazioarteko 13 kongresutan.

Arkitekturako hainbat estudiotan lan egin du: Architekturbüro Feldisieper (Stuttgart); Pool Architekten (Zurich), Diara Design (Aretxabaleta), LKS Ingeniería (Zamudio eta Donostia-San Sebastián), Tena & Zulategui Arquitectos (Iruña). 2014tik, South ingurumen-aholkularitzako bazkide fundatzailea da.