Naiara Álava Aguirre
Arkitektoa. Kontratatutako ikertzaileak
Formakuntza akademikoa
Arkitekturaren Oinarrietan graduatua (2016) eta Arkitekto lanbide arautuan jarduteko gaitzen duen masterra (2017) Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan UPV-EHU, eta ERASMUS egonaldia Universitá degli Studi di Firenze unibertsitatean (2015).
Ikerketa-esperientzia
UPV/EHUko Arkitektura Saileko CAVIAR ikerketa-taldeko kide da, CISO2 (ZTBP Euskadi 2020-2030-a dinamizatu eta implementatzeko azterlanak, Hiri Jasangarrien Eremuan) proiektuaren pean kontratatutako ikertzaile gisa.
Esperientzia profesionala
Arkitekto gisa lan egin du Euskal Herriko eta Holandako arkitektura- eta hirigintza-estudio desberdinetan, nazioko etanazioarteko proiektuen fase desberdinetan lan eginez.
Administrazio publikoan ere lan egin du. Hernaniko Udaleko Hirigintza Sailean egin zituen masterreko praktikak, batez ere Eraikinen Ikuskapen Teknikoekin (EIT) erlazionaturiko lanetan. Geroago, Hondarribiko Udaleko Hirigintza sailean lan egin zuen, non Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapen Dokumentuaren erredakzio-taldeearen kide izan zen.