Gipuzkoa Nodal proiektuak Gipuzkoako mugikortasun-sarea birpentsatzeko tresnak diseinatzea proposatzen du, egungo azpiegiturak eta epe laburrera proiektatutakoak kontuan hartuta, ikuspegi intermodal batetik. Horretarako, ikerketaren helburua lurraldeko nodoak identifikatzea ahalbidetuko duen tresna bat diseinatzea da. Nodoen atributuen identifikazioak nodoen hierarkizazio posiblera eramango gaitu, eta horrek nodoak antolatzeko irizpideak definitzea ahalbidetuko du.

Ikerketa kasu praktiko baten bidez egingo da, eta horri esker, aplikatzen den lurraldearen iritzi kualitatiboa txertatu ahal izango da parte hartze prozesu baten bidez. Prozesu horretan, teknikari adituekin eta biztanleekin lankidetza sustatzea bilatuko da.

Gipuzkoa NODAL Gipuzkoako Foru Aldundiko Estrategia Zuzendaritza Nagusiak Gipuzkoa Eraikiz MISIOAK 2024 deialdiaren barruan emandako dirulaguntzaren bidez finantzatzen da.

Data: Irailak 2024 – Irailak 2025

Helburua lurralde-mugikortasuneko sare bat bultzatzea da, lurraldea interkonektatutako benetako sare gisa funtzionatzea ahalbidetuz, Gipuzkoa polizentrikoari bide emanez eta bere hiri- eta lurralde-izaera finkatze-sistema gisa aitortuz.

RAZ. Tresna digitalak eta hiri-berrikuntza | Oiartzungo Udala