EESAP kongresuaren hamalaugarren edizioa ospatu dugu

Eraginkortasun Energetikoa eta Jasangarritasunaren inguruko Arkitektura eta Hirigintzaren 14. Biltzar Internazionala 2023ko urriaren 4an eta 5ean egin zen, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan.

“HABITATAREN zaintza/HABITATA zaintzarako” lelopean, EESAP 14 gure ingurunea nola babestu eta nola elikatu dezakegun aztertu zuen, lurralde- eta hiri-eskalatik eraikuntza-eskalaraino, pertsonen bizi-kalitatearen mesedetan. Ikuspegi bikoitz horrek funtsezko galderak planteatzen dizkigu: Nola zaintzen da edo zer behar da habitat hori zaintzeko? Nolakoa izan behar du habitat horrek gure zaintzarako eta pertsonen bizi-kalitatea bermatzeko?

Ekitaldia urriaren 4an, asteazkenean, Rufino Javier Hernández Minguillónek inauguratu zuen, eta hasiera eman zion eztabaida aberasgarriz eta aurkezpen inspiratzailez betetako egunari. Goiza hiri-eskalarekin lotutako gaiei buruzko hitzaldiz beteta egon zen. Gonbidatutako hizlarien artean, María Ángeles Duran, Marta Rofín Serra eta Sonia Freire Trigo zeuden. Arratsaldeko saioan, RISAU (CAVIAR – UPV/EHU), Santander Hábitat Futuro (Landlab) eta “Diseño urbano saludable para los barrios de Euskadi – Plan de acción de salud de Zaramaga” (ABIO & GIAU+S – UPM) proiektuak ezagutarazi ziren.

EESAP 14-ko bigarren jardunaldian eraikuntza-eskalarekin lotutako gaiak aztertu ziren. Gonbidatuen artean, Guillermo Borragán Pedraz, Rafael Carlos Suárez Medina y Ángel Luis León egon ziren. Arratsaldeko saioan, “De la visión estratégica a la implicación de la comunidad” (CICLICA), “Experiencias reales de monitorización del confort en procesos de rehabilitación (Stechome) y oPEN Lab (CAVIAR – UPV/EHU) proiektuak ezagutarazi ziren.

Edizio honekin, EESAP 14k berretsi egiten du profesionalak, ikertzaileak eta ikasleak HABITATA zaintzen eta, aldi berean, pertsonen bizi-kalitatea zaintzen jarraitzeko inspiratzeko konpromisoa.

Gogo biziz espero ditugu EESAPen etorkizuneko edizioak!