Web orrialdea: BIRTUOSS

Basque Integrated Renovation model (Opengela): enabling a fair, clean energy Transition through a Unique network of One-Stop-Shops

PROIEKTUA

Opengela Euskadin hirien berroneratzea zabaltzea ardatz duen programa da. Horretarako, auzo-bulegoen sare bat sortu du, lehiatila-bakarra bezala aritzen direnak auzokideak artatzeko. Udalen eta auzotarren lankidetza aktiboarekin, hirietan bizi-kalitatea hobetzea bilatzen du, auzoen berroneratzearen bidez.

Opengela ereduak Europako Batzordearen babesa du jatorritik. Batetik, 2019 eta 2023 artean HIROSS4all proiektua finantziatu zuen Horizon 2020 programaren bidez; orain, LIFE programaren baitan, 2026ra bitartean garatuko den BIRTUOSS proiektua sustatzen du.

HELBURUA

BIRTUOSSen xede nagusia Opengelako hiri-bisorkuntzaren eredu integratua hobetzea eta zabaltzea da, etxebizitza jabeen talde zabalago batera bideratuz. Horretarako, tokiko eragileekin lankidetzak ezarri, eredu jasangarria diseinatu eta euskal lurralde osora hedatuko den zerbitzua zabaldu behar da.

Proiektuaren bidez, auzoetan esku hartu nahi da, HIROSS4all proiektuarekin lortutako esperientzian oinarrituta, familia anitzeko eraikinak zaharberritu eta haien energia errendimendua hobetzea du helburu. Horrez gain, ingurumen, gizarte eta ekonomia-neurriak integratuz, hiri inguruneetako baldintzak hobetuko dira eta eredua euskal udalerri guztietara eta auzoetara zabalduko da.

Data: Iraila 2023 – Abuztua 2026

DEIALDIA

LIFE-2022-CET-HOMERENO Integrated Home Renovation Services

ERAKUNDEAK

Koordinazioa: Departamento de Vivienda y Agenda Urbana, Gobierno Vasco.
Estatu eta Europa mailako erakunde bazkideak: Ente Vasco de la Energía (EVE), Build Inn (Eraikune-Cluster de la construcción), Grupo de Investigación CAVIAR (UPV-EHU), Viviendas Municipales de Bilbao, GNE Finance, Asociación de Industrias de Conocimiento y Tecnología del País Vasco (GAIA), EDE Fundazioa, Cíclica Arquitectura, Aclima, Gabineteseis, Fedarene, Green Building Council España ( GBCE) y Zabala Innovation.