Eraginkortasun Energetikoa eta Jasangarritasunaren inguruko Arkitektura eta Hirigintzaren 14. Biltzar Internazionala 2023ko urriaren 4an eta 5ean egin zen, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan.
“HABITATAREN zaintza/HABITATA zaintzarako” lelopean, EESAP 14 gure ingurunea nola babestu eta nola elikatu dezakegun aztertu zuen, lurralde- eta hiri-eskalatik eraikuntza-eskalaraino, pertsonen bizi-kalitatearen mesedetan. Ikuspegi bikoitz horrek funtsezko galderak planteatzen dizkigu: Nola zaintzen da edo zer behar da habitat hori zaintzeko? Nolakoa izan behar du habitat horrek gure zaintzarako eta pertsonen bizi-kalitatea bermatzeko?
Ekitaldia urriaren 4an, asteazkenean, Rufino Javier Hernández Minguillónek inauguratu zuen, eta hasiera eman zion eztabaida aberasgarriz eta aurkezpen inspiratzailez betetako egunari. Goiza hiri-eskalarekin lotutako gaiei buruzko hitzaldiz beteta egon zen. Gonbidatutako hizlarien artean, María Ángeles Duran, Marta Rofín Serra eta Sonia Freire Trigo zeuden. Arratsaldeko saioan, RISAU (CAVIAR – UPV/EHU), Santander Hábitat Futuro (Landlab) eta “Diseño urbano saludable para los barrios de Euskadi – Plan de acción de salud de Zaramaga” (ABIO & GIAU+S – UPM) proiektuak ezagutarazi ziren.
EESAP 14-ko bigarren jardunaldian eraikuntza-eskalarekin lotutako gaiak aztertu ziren. Gonbidatuen artean, Guillermo Borragán Pedraz, Rafael Carlos Suárez Medina y Ángel Luis León egon ziren. Arratsaldeko saioan, “De la visión estratégica a la implicación de la comunidad” (CICLICA), “Experiencias reales de monitorización del confort en procesos de rehabilitación“ (Stechome) y oPEN Lab (CAVIAR – UPV/EHU) proiektuak ezagutarazi ziren.
Edizio honekin, EESAP 14k berretsi egiten du profesionalak, ikertzaileak eta ikasleak HABITATA zaintzen eta, aldi berean, pertsonen bizi-kalitatea zaintzen jarraitzeko inspiratzeko konpromisoa.
Gogo biziz espero ditugu EESAPen etorkizuneko edizioak!


