Zer da DINUR?
DINUR | DINÁMICAS URBANAS hiri-dinamikak aztertzeko metodo bat da, Hiria Birsortzeko eta Eraldatzeko Big (Geo) Dataren bidez. Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako proiektua da, Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareari laguntzeko Programaren 2022ko deialdiaren bidez.
Lehen hurbilketa bat da, hiri-dinamikak bistaratzean, espazioaren analisian eta modelatzean zentratua, Informazio Geografikoko Sistemak datu-iturri berriekin aplikatuz.
Helburuak, metodologia eta emaitzak
Proposamen honen helburu nagusia hiriaren pultsua hartzea da, pertsonek hirian egiten duten egonaldia aztertzea; hustuak eta beteak, Donostiako hiriari aplikatuta. Espazio publikoaren benetako erabileraren azterketara hurbiltzea, hiri-dinamikak identifikatzea eta geolokalizatzea.
Ikerketa-eremuari lotutako iturri guztien azterketa sakona egiten da, proposatzen den metodoaren oinarriak finkatzeko. Datuak espazio-denborazko osagai batekin lortzeko metodoak hautatu eta definitzen dira, eta matrize batean sailkatzen dira, okupazio-patroien (Google Places, Google Maps), kontsumo-eremu dinamikoen (banku-datuak, datu mugikorrak), mugikortasunaren (geltokiak, garraio-nodoak eta ibilbideak), hiri-mugarrien (Instagram), turismoaren (Flickr, Tripadvisor, Airbnb) arabera multzokatuta. Donostiako azterketari aplikatzen zaio metodoa, eta datuen bistaratze sekuentziala lortzen da.
Espero den emaitza gisa, Donostiako hiri-dinamikak irudikatzen dituzten datu-iturrien bistaratze sekuentziala lortuko da.
Etorkizuneko ikerketa-ildoak
DINUR RISAU proiektuan eskuratutako ezagutzan eta tresnetan oinarritzen da (Hiri osasungarrirantz, hiri-eremuari lotutako osasunerako arriskua ebaluatzeko metodoa, non 23 adierazleren bidez eraikitako espazioaren ezaugarriak aztertzen ziren, hiri-eremu kalteberenak identifikatzeko helburuarekin, mugikortasun aktiboa sustatzeko egokiak ez izateagatik, ingurumen-kalitate nahikorik ez izateagatik edo egonaldirako eta gizarte-harremanetarako espaziorik ez emateagatik).
Proiektuen korrelazioa dela eta, ez da baztertzen zehaztea zeintzuk diren dinamika berri horiek azaltzeko aldagaiak (DINUR), hiriko parametro fisikoetan oinarrituta (RISAU).
Proiektuaren iraupena
Hasiera-data: Iraila 2022
Amaiera-data: Urria 2023
Proiektuaren datuak
Ikertzaile nagusia: Olatz Grijalba
Proiektuaren ikertzaileak: Mikel Barrena, Itziar Modrego
Kolaboratzaileak: Ana Sanz Fernández (GIAU+S), Esther Higueras García ( ABIO), Unai Martin (OPIK), Amaia Bacigalupe (OPIK), Oihana Aristondo (Themis Research Group), Eneritz Onaindia (Themis Research Group), Pablo Martí ( Universidad de Alicante),Leticia Serrano (Universidad de Alicante).
Eskertza: Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián – Donostia Data | Observatorio de Datos de la ciudad.