EESAP14: EDIZIO BERRIA

Eraginkortasun Energetikoa eta Jasangarritasunaren inguruko Arkitektura eta Hirigintzaren 14. Biltzar Internazionalak (EESAP 14),  «HABITATAREN zaintza/HABITATA zaintzarako» gaia landuko dute,  HABITATA eskala guztietan ulertuta; lurralde- eta hiri-eskalatik eraikuntza-eskalaraino. Ikuspegi bikoitz horrek honako hau zalantzan jartzea dakar: nola zaintzen da edo zer behar da habitat hori zaintzeko? Nolakoa izan behar du habitat horrek gure zaintzarako eta pertsonen bizi-kalitatea bermatzeko?

Eztabaida berri honen aurrean, gure ohiko kolaboratzaileak eta biltzarraren hamalaugarren edizioan parte hartu nahi luken oro gonbidatzen ditugu beren proposamenak aurkeztera. Aurreko edizioetan bezala eta bere alderdi akademikoan oinarrituta, biltzarra bereziki ikasle, profesional eta ikertzaileei zuzenduta dago.

EESAP8/CICA1 ediziotik,zientzia eta teknikaren zabaltze-eremua eraikuntza berrikuntzetara zabaldu da eta baita enpresa mundura ere, enpresa berrikuntzak indartzeko dauden gizarte beharrei erantzuna emateko, eta era berean, horiek hiritar guztien bizi kalitate maximoa lortzeko bidean jartzeko.

Antolakuntza batzordeak, CAVIAR ikerketa taldeak (Arkitekturako Bizi Kalitatea, UPV/EHU) osatua, gaurkotasuna duten eta berritzaileak diren gaiak lantzen dituen antolaketa baten aldeko apustua egin du. Espazioa honetan, horrela, adituek, ikertzaileek, ikasleek eta enpresek elkar eragiteko, ezagutzak trukatzeko eta sarea sortzeko aukera izango dute, habitataren eskala bakoitzerako bi eguneko eta lau gaikako blokeko programa baten bidez. Programa horretan hitzaldi magistralak, mahai-inguruak, komunikazio libreak eta workshop-ak sartzen dira.

DATA, TOKIA ETA IZEN-EMATEA

Edizio berri hau urriaren 4an eta 5ean izango da Donostian, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan (UPV/EHU). Hurrengo estekan, tarifei eta izena emateko prozesuari buruzko informazio guztia ikus dezakezu: UIK

Kongresuari buruzko informazio guztia gure webgunean eskura dezakezu: EESAP14  

Izena eman eta parte hartu!

Utzi erantzuna