Teknologia eta ongizatea uztartzen dituen udal proposamena

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Iruñeko Udalarekin lankidetzan, errealitate birtualari buruzko tailer bat antolatu zuen apirilaren 28an. Bertan, udal apartamentuen erabiltzaile izan daitezkeen pertsonek etorkizuneko etxebizitzarako dituzten beharrak eta nahiak adierazi ahal izan zituzten. Ekarpen horiek adinekoei egokitutako etxebizitzen barnealdeak diseinatzen lagunduko diote Udalari, haien bizigarritasuna eta erosotasuna hobetzeko.

Errehabilitazio-proiektua eta errealitate birtualeko tresnaren garapena Europako oPEN Lab proiektuaren parte dira. Helburua da auzo iraunkorragoetarako eta energia-eskari txikiagoko auzoetarako trantsizioa sustatzea. Iruñean, Arrotxapea auzoan, Energia Berdearen Barruti Positiboa sortuko da. Horren barruan sartuko dira Grupo San Pedroko lehen hamabi etxebizitza horiek birgaitzea, energia-bulego bat irekitzea eta energia-komunitateak sustatzea.

Informatu eta parte hartu!

Informazio gehiago: Ayuntamiento de Pamplona

Utzi erantzuna